Urkiola Landa Garapen Elkarteak eta Eztiola alkarteak liztor asiarrak harrapetako kanpaina egin dabe

"Udan erleek liztorren erruz ezin dabe ganoraz urten" esan dau Hegoi Escuderok

40 mila liztor asiar harrapau dabez Durangaldean

Erletxeak / Bizkaia Irratia

Durangaldean 60 bat boluntariok bost mila liztor baino gehiago harrapau dabez hilabete bakarrean. Urkiola Landa Garapen alkarteak, aurretik, boluntario horreei beharrezko informazinoa emon deutsie herririk herri antolatutako berbaldietan. Erlete Eztiola alkarteko kideak ibili dira horretan. Liztorrak erreka inguruetan eta fruta arboletan dabilz, eta boluntarioek tranpak ipinten deutsiez harrapetako. Baserritarrak eta kaletarrak be badagoz boluntarioen artean. Hegoi Escudero eztigilea da eta Erlete Eztiola alkarteko kidea be, eta daukien arazoaren barri emon deusku. “Udan erleek liztorrakaitik ezin dabe ganoraz urten eta hori arazo bat da, prebentzino neurri moduan, tranpak ipinten doguz” azaldu dau Escuderok.

Eztigilearen berbetan arazo honegaz ez da amaituko, baina behintzat liztorren kopurua jaistea lortuko dabe. Hegoi Escuderok 170 erle daukaz gaur egun eta erletxeak Atxondon eta Bizkaiko beste leku batzutan daukaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00