Ikerketa EHUko OPIK Ikerketa Taldeak egin dau, medicusmundi Araba eta medicusmundi Gipuzkoa erakundeen ekimenez

'Euskadiko osasunaren pribatizazioaren inguruko 20 ideia: guztion osasunerako arriskua' ikerketea aurkeztu dabe

Maider Urtaran: “Ezagutza barria sortu gura dogu, gizarte-eztabaida informadua bultzetako”

Egindako lanean 20 ideia batu dabez / medicusmundi

Medicusmundi Arabak eta medicusmundi Gipuzkoak Euskadiko osasunaren pribatizazioaren inguruko 20 ideia: guztion osasunerako arriskua ikerketea aurkeztu dabe. Ikerketa EHUko OPIK-Osasunaren Gizarte Determinatzaileei eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak egin dau 2023tik 2026ra bitartean. Hain zuzen be, Maider Urtaran OPIKeko kideak nortzuk diran eta zer egiten daben azaldu deusku: “Diziplina anitzeko taldea gara. Geure azterketaren zati handi bat osasun-desbardintasunean oinarritzen da. Ezagutza barria sortu gura dogu, gizarte-eztabaida informadua bultzetako”.

Ikerketak sektore pribaduak euskal osasun-sisteman daukan parte-hartzeari buruzko ezagutza eskaini gura dau, baita parte-hartze horrek herritarren osasunean eta osasun-arretarako sarbidean dagoan ekidadean dituan ondorioak aztertu be. Horrela, persona guztien osasunerako eskubidea bermatuko dauan euskal osasun-sistema publiko, unibersal, doako eta kalidadezkoa garatzeko kontuan hartu beharreko gakoei buruzko eztabaida soziala sustatu nahi da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00