Juantxo Arakama: "Artista batek ezin dau sortu publikoa kontuan hartuta, hori da publikoa errespetatzea"

Monsieur leCrêpen 'Collage dominguero con movidas del viernes', eta askoz gehiago

Monsieur LeCrêpe: “Beti lehenesten dogu guk nahi dogun bezela publikau ahal izatea”

Collage dominguero con movidas del viernes lau abestiz osotutako bilduma modukoa da. Iraileko domeka bakotxean Monsieur leCrêpek abesti bat kaleratu dau,  kurtso hasiera borobiltzeko, Pato ta Panda bikoteak prestatutako instrumentalakaz, goxotasun gogorra eta gogortasun goxo hori soinu bihurtuz.

Abesti honeen maila altua, aitatutakoez gan, lagundu daben pop_eroa, Sergio Lacasia eta du.midiri esker lortu da, besteak beste. Luis Eceizabarrenak emon deutso enkoadrea lanari, abesti bakotxari egindako bideoakaz.

Aupa Bizkaia programan Juantxo Arakama Biurrunegaz berba egin dogu. Solasaldi bizia eta atsegina izan dogu, musikea atxaki hartuta. “Barikuetako mobidakaz egindako collage dominguero” horren inguruan jesarri gara, solasaldi honetan agertu diran gai horreen ganean askatasunez eta patxadaz berba egiteko. Plazer bat izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00