Udako Euskal Unibertsidadeak “Urratuen Arrastoa” bilduma literarioa argitaratu dau.
50 urte bete dauz UEUk eta urteurrenagaz lotuta datorren bilduma da “Urratuen Arrastoa”. Izan be, Iratxe Retolaza Gutierrez bildumaren arduradunak azaldu deusku, urteurrena ospatzeko ariketa modura sortu zala.
“Urratuen Arrastoa” lanean, UEUko ikastaroek iraun daben 5 hamarkadetan izandako bizipenetan oinarritutako lanak idatzi dabez hainbat lagunek. Aurelia Arkotxa, Itxaro Borda, Aingeru Epalza, Angel Erro, Idurre Eskisabel, Mari Luz Esteban, Felipe Juaristi, Gerardo Markuleta edo Iban Zaldua dagoz tartean. Iratxe Retolazak azaldu deuskunez, poemak eta narrazinoak nagusitzen dira.
“Antologia Literarioa”
Retolazaren berbetan, “antología literarioa” da “Urratuen Arrastoa”. Gogoratu dau era berean, UEUren literatura sailetik hainbat eta hainbat sortzaile igaro dala eta ikastaro ugari eskeini dabezala orain artekoan, ekarpen handia eginaz euskal literatureari. Atzera begirakoa egiteko erea eskaintzen dau lan honek.
UEUren web orrian eta liburudendetan eskuratu daiteke “Urratuen Arrastoa”. Aurrera begira, lana leku desbardinetan aurkezteko asmoa daukie.