Urdaibai dantza taldeak 55 urte bete dauz. Garagarrilaren 20an ospatu eban urteurrena Foruko dantza taldeak. Hainbat lagun batu ziren bertan. Ospakizunean taldeko kide ohiek zapi bereziak jaso ebezan. Danetara, hirurehun lagun baino gehiago igaro da Urdaibai dantza taldetik.
Ibilbidea
1969. urtean sortu zan Urdaibai dantza taldea. Jabier Irazabal izan zan bultzatzaile nagusia. Lau mutil eta lau neska izan ziran hasierako kideak. Ordutik, asko aldatu da taldea. Apurka apurka gero eta lagun gehiago sartzen joan da eta Foru herri txikia izan arren, dantza taldeak aurrera egitea lortu dabe . Garairik txarrena, Covid-19ak eragindako pandemia garaia izan zan. Gaur egun berrogei bat lagun dagoz taldean. Erdia inguru, umeak dira. Belaunaldi barriak momentuz badoaz bat egiten dantza taldeagaz. Holan azaldu deusku behintzat Jesus Irazabalek, gaur eguneko Urdaibai dantza taldearen presidenteak. Barikuetan geratzen dira ensaioak egiteko eta euren herrian aritzeaz gain, Forutik kanpo be eskaintzen dabez dantza emonaldiak.