Hileon erakusketa barri bat zabalduko da

Ibilbide gidatuek harrera oso ona izan dabe

6.000 bisitari gehiago igaz Bakearen Museoan

Bakearen Museoa / Bakearen Museoa

Sei mila bisitari gehiago izan ziran igaz Gernika Lumoko Bakearen Museoan. 66.609 bisitari izan ebazan guztira 2024. urtean, aurrekoan baino sei mila gehiago. Aurten, amerikarrez osotutako 130 talde zenbatu dabez. Balorazino ona egin dau Iratxe Momoitio museoko zuzendariak. Bisitariak, taldeka, familian, zein banaka hurreratu dira. Gogoratu behar pandemiatik, ibilbide gidatuak be eskaintzen dabezala. MemoriTour Gernika ibilbideek erantzun oso ona izan dabe.

Erakusketa barriak

Gurs edo Aire Errea erakusketak izan dira aurten Gernika-Lumoko museoan. Lehenengoaren kasuan, urteera bat be antolatu eben Gursera. Familientzako jarduerak, tailerrak, egun berezietako ospakizunak edo udalekuak be izan ziran urtean zehar. Bakearen Museoan, dibulgazino eta ikerketa-lanagaz be jarraitzen dabe. Hasi barria dan urte honetan, hileon, Haurtzaroa gerran zegoen mundu baten erakusketea zabalduko da. Gerrek haurtzaroan daukien eragina aztertzen da erakusketa honetan. Fernando Sanchezen Bandera zuria, Futuro damnatio erakusketea eta Orratz Begia izenekoa be ikusi ahal izango dira aurten Bakearen Museoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00