Donostiako Zinemaldiko 'Klasikoak' atalean, mundu mailako klasikoakaz batera eskeiniko dira

Eusko Jaurlaritzak 80.000 euro inbertidu dauz euskeraz egindako filmeak zaharbarritzeko

80ko hamarkadako 4 euskal filmeen zaharbarritzea abian

Filmeen zaharbarritzearen ganeko aurkezpena / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzak euskerazko lau film ertain zaharbarrituko dauz. Euskadiko Filmategia eta EITBren bitartez egingo da filmeon zaharbarritzea. 80 mila euro inbertidu dabez horretarako. Aurretik Tasio filmeagaz hasitako bideari, jarraipena emoten deutse era honetara. Ion Lopez Euskadiko Filmategiko kontserbazino zuzendariak gogoratu dauanez, euskeraz egindako filmeak izateaz gain Jaurlaritzak osorik finantziatutakoak izan ziran.

80ko hamarkadako filmak

Ehun Metro, Zergatik Panpox, Hamaseigarrenean aidanez eta Oraingoz izen gabe dira zaharbarritzen dagozan filmeak, Alfonso Ungria, Xabier Elorriaga, Anjel Lertxundi eta Jose Julian Bakedanoren filmeak. Lehenengo hirurak izen bereko eleberrietan dagoz oinarrituta, hau da, Ramon Saizarbitoria, Arantza Urretabizkaia eta Anjel Lertxundiren eleberrietan oinarritutakoak. 3 film honeek urte berean egin ziran, 1985. urtean hain zuzen. Handik urte betera zuzendu eban Jose Julian Bakedanok Oraingoz izen gabe. Borgesen ipuin batetan oinarritu zan eta Bernando Atxagak egin eban gidoia. Lau filmeen zaharbarritzea Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategian dabilz egiten. Abuzturako amaitzea itxaroten dabe. Filmeen egileak be bertara joatekoak dira. Ostean, Donostiako Zinemaldiko ‘Klasikoak’ atalean eskeiniko dira filmeok. Urritik abendura bitartean, Zinemaldiaren ostean, euskal uriburuetan eskaintzeko asmoa daukie. Euskadiko Filmategitik, Ion Lopezek esan deusku zaharbarritze gehiago izango dala aurrerantzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00