Getxoko Igeriketa Waterpolo klubak, udako itsas zeharkaldiaren 13.edizinoa ospatuko dau datorren martitzenean, abuztuaren 15ean, 2.700 metroko distantziagaz. Urteera-puntua Arrigunaga hondartza izango da. Arratsaldeko 17:00etan urtengo dabe partehartzaileek eta 17:30ak-18:00ak bitartean iritsiko dira Ereaga hondartzara.
Zeharkaldian kategoria bi dagoz: beteranoak eta absolutuak, bai gizonetan bai emakumetan. Kategoria bakotxeko lehenengo hiru sailkatuek sari bana jasoko dabe, baita parte-hartzaile gazteenak eta helduenak be. Danetara 200 partehartzaile inguru itxaroten dira.
Izen-emotea abuztuaren 11ra arte (12:00ak arte) egongo da zabalik. Prezioa 24 €-koa da eta Getxoko Igeriketa Waterpolo webgunearen bitartez egin daiteke. Probearen egunean be emon leiteke izena, baina prezioa bikoiztu egiten da eta 50 eurokoa izango dau kasu guztietan.
Probea egiteko, bainujantzia bakarrik erabili daiteke, eta ez neoprenorik. Hori bai, inskripzinoa egin eta sailkapenean parte hartu gura ez daben guztiek neoprenoa erabilteko aukerea izango dabe. Urko Arregi kirol proba honen koordinatzaileetako bat da eta Goizeko Izarretan saioan egon da zeharkaldiaren zehaztasunak emoten.