‘Hala ere’, kantaren bideoklipa argitaratu dau Mikel Telleria abeslariak. Aita Mari itsasontziari eskainitako kanta da, Europara hurbiltzen diran migratzaileek jasaten daben tragedia salatu gure dauana. Kanta honek, txalupa batzuetara, prekarietatera, milaka pertsona etorkizuna eratzen saiatzen diran baldintza izugarrietara begiratzera konbidatzen gaitu. Mikel Telleriagaz berba egin dogu, kanta zelan sortu zan, noiz eta zergaitik ezagutzeko, gainera, Mikelek azaldu deusku udazkenean diska barria argitaratzeko asmoa daukala, Zumeta euskal margolariaren xarma eta migratzaileen egoerea biltzen dituan diska izango da.