Arteria artifizialek gaixotasun kardiobaskularren eta bihotz-biriketako gaixotasunen azterketa aurreklinikoa egiteko balio dabe

Ikerbasqueko Dorleta Jimenez de Aberasturi zientzialariak ikerketa taldea gidatu dau

3D inprimagailuakaz arteria artifizialak sortu dabez

Dorleta Jimenez de Aberasturi ikertzailea / Bizkaia Irratia

Donostiako CIC Biomagune biomateriarelen alorreko ikerketa talde batek jarri du martxan. Arteria-ereduetan dabilz lanean taldeka, material hibridoak erabiliz 3D inprimagailu batean.  Arteria horreek balio dabe gaixotasun kardiobaskularren eta bihotz-biriketako gaixotasunen azterketa aurreklinikoa egiteko eta botika barriak probetako. Arteria koronarioa edo arterietan egoten dan kolesterola murriztea be ikerketa honen helburua izan da. 

Ikertzailearen helburua da irudikatutako eredu horreek benetazkoak balira legez erabiltea, medikuntzan erabilteko aukerarik balego botikak probau ahal izango litzatekezalako edo aurrerapausuak emon medikuntza personalizatuan.

Ikerketan, polimeroak, zelula-materiala eta nanopartikulak erabili dabez. Gaur goizean, Dorleta Jimenez, Ikesbasqueko ikertzailea, izan dogu Goizeko Izarretan eta zehaztasun guztiak eman deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular