Zabalik dago Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea. www.bertsozale.eus webgunean apuntau daiteke hilaren 18ra bitartean. Txapelketa honen laugarren edizinoa izango da aurtengoa. Giro informalean eta jai giroan gauzatzen dan txapelketea da. Helburu nagusia, bertsoaren ekosistemea indartzea da. Taldekako txapelketeak oinarrian eragin gura dau, bertso-eskolak eta eskualdeak indartuz. Plaza informalak be sortu nahi dira bide batez, besteak beste, bertsolari hasi barriei plazarako bidea errazteko.
Egiturea
Martiaren 12an jakingo da zenbat taldek emon daben izena. Gitxienez sei laguneko taldeak izan beharko dira. Hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazinoko kide bat egon beharko dira. Alkartetik, zortzi parte hartzaile izatea gomendatzen dau. Zenbat talde dagozan jakinda, kanporaketak martiaren 15etik maiatzaren 4ra bitartean egingo dira. Finalaurrekoak eta finala, bien bitartean, maiatzaren 25ean izango dira Eskolarteko finalagaz batera.