Ezustean harrapau ditue ibarrangelutarrak Lagako dunetako lanek. Antza han dagozan duna biak batuko ditue, erdiko gune guztia kenduta. Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak agindu ditu lanok eta antza inork ez ekian ezer, udalean ez eukien honen barriri. Honek harridurea eta hasarrea eragin ditu Ibarrangelun eta Lagako erabiltzaileen artean, besteak beste lekua galduko dalako eta dunea altxatzeko harea hondartzatik hartzeak ingurumenean be eaginen bat euki leikelakoan.
Ogoñope Surf Taldeak eta herritarrek ez dabe onurarik ikuten guzti honetan, kalteak bai ordea. Gainera inposaketea dala dinoe, eta inogaz ez dala berbarik egin honetarako. Hau guzti hau salatzeko agerraldia deitu dabe bihar eguerdiko 13.00etarako. Lagan bertan egingo dabe eta hondartzearen erabiltzaileei parte hartzeko eskatu deutse.