Peiremans+ taldea hamar urtean behin agertzen da

Durangoko Palentinoan egin dabe disko barriaren aurkezpena eta Bizkaia Irratia berton izan da

Peiremans+ taldearen disko barria, ‘Hirugarren Mailan’

Peiremans+ taldea hamar urtean behin agertzen da. Bapatean eta momentuko zeozer da, Halley kometaren kasuan lez, azken honek 76 urtean behin agerpena egiten dauan arren.

2005ean lehenengo diskoa, 2016an Bigarren saria eta orain Hirugarren mailan diskoa aurkeztu dabe. Izenburuekaz badauka umore puntu handia taldeak. Taldearen izena Frédéric Peiremans futbolari belgikarraren izena da, galtzailearen irudi hori, zeozelan, aldarrikatzeko. Realagaz sinatu eban, baina ez eban jokatu eta Eibarregaz be ez. Orokorrean partidu gitxi jokatu ebazan Peiremansek, baina 3. mailan bapez.

Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak eta Haritz Beristain “Txiki“-k osotzen dabe Peiremans+ taldea eta orain, 2026an, Hirugarren Mailan disko barria kaleratu dabe, biniloagaz batera. Zemendian eta abenduan 20 kontzertuko bira eskeiniko dabe, Halley Tour izenagaz. Durangoko Centro Palentino Castellano-Leonesen, Durangoko Palentinoan aurkeztu dabe disko barria eta berton izan gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00