Hauteskunde astean sartu gara bete-betean. Azaroaren 29an, domekan, botoa emoteko eguna izango da. Horren harira, Alderdi Popularraren proposamenak zeintzuk diran jakin izan dogu gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan Esteban Gotiren eskutik. Goti Alderdi Popularreko seigarren hautagaia da Kongresurako Bizkaiko zerrendan. Inkestek garaipena emoten deutsie Alderdi Popularrari Espainian: “Gobernua aldatzeko alternatiba bakarra Alderdi Popularra da. Lehenengo alderdia gara Espainian eta Europan. Osasun-hesi bakarra daukagu eta EH Bilduren kontrakoa da”. Bitartean, Euskadiko inkestei jagokenez, lehengo moduan geratuko dirala emoten dau.
Duda barik, etxebizitzea da hauteskundeetako ardatza. Alde horretatik PPren proposamenak zeintzuk diran argitu deusku Gotik: “Batetik, eregi behar dogu. Bestetik, segurtasun juridikoa ezinbestekoa da. Hartutako neurriak itzelezko akatsak dira”. Pentsinoei jagokenez, Gotik dino ez dirala ikutuko: “Alberto Nuñez Feijook esan eban lez, pentsinoak ez dira ikutuko eta KPIagaz egueneratuko dira“.
Bestalde, segurtasun eta migrazino arloak be jorratu ditu hautagaiak Bizkaia Irratiko mikrofonoetan: “Segurtasunari jagokonez, polizia gehiago behar dogu kalean, bizikidetza bermatzeko. Bestalde, migrazino kontuetan, migrazino ordenatua behar dogu, mafiei aurre egiteko, batez be”. Amaitzeko, ETAren ondorioz Hego Euskal Herritik alde beharra izan ebenek botoa hemen emoteko aukerea izateko proposatu dau PPk: “Bidezkoa eta zuzena da. ETAk heriotza fisikoa gura eban, bai, baina horren azpian heriotza politikoa eta sozialaren kontua dago, gizartea aldatu dauana. Aitatutako arazoari konponbidea emon behar jako”.
