Argazki bidaia eta bidai literarioa sortu dau argazkilariak

'El hoy difunto Benjamin Walter' argazki-liburua argitaratu dau durangarrak

Agortu egin da Txelu Angoitiaren lan barriaren lehen edizinoa

'El hoy difunto Benjamin Walter' argazki-liburua / Txelu Angoitia

Agortu egin da Txelu Angoitia durangarrak kaleratutako El hoy difunto Benjamin Walter argazki-liburuaren lehen edizinoa. Angoitiak eskuz sortu dau argazki-liburua, ehun ale argitaratu dauz eta bigarren edizinoari ekingo deutsola esan deusku. Lanak izan dauan harrereagaz pozik dago egilea.

Benjamin Walter

Benjamin Walter, Alemanian jaiotako filosofo, literatur kritikaria eta saiakeragilea izan zan. XX. mendeko pentsamenduaren funtsezko figurea kontsideretan da. Argazkilaritzagaz be izan eban loturea eta hortik piztu zan Angoitiaren interesa. Walterren azken bidaiaren barri emoten dau argazki-liburuan. Berlinen abiatu zan, handik Parisera joan zan, Marsellara be heldu zan eta asmoa, Gironan egoala, Lisboara joatea zan eta handik New Yorkera. Azkenean baina, bere buruaz beste egin eban Gironan. Angoitiak, hasieran, suizidioaz hausnartzeko asmoa eukala esan deusku. Azkenik, egoera politikoaren ganeko hausnarketea nagusitu da. Gaur egunera ekarri daitekezan egoerak izan daitekez ganera. Argazkiak eta testuak tartekatzen dira El hoy difunto Benjamin Walter lanean. Angoitiak berak kaleratutako argazkiak eta argazki zaharrak hain zuzen. Txelu Angoitiak azaldu deuskunez, bidai-koaderno baten itxurea daukan lan hau eskuratu gura izan ezkero, emailez egin behar da eskaerea, photosol@gmail.com helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00