Ateratako ondorio nagusia da araugintzan sakondu beharra dagoala

'Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025' txostena aurkeztu dau Hizkuntz Eskubideen Behatokiak

Agurne Gaubeka: “Euskeraz bizitzeko oztopoak dagoz oindino”

'Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025' txostena aurkeztu zan atzo / Hizkuntz Eskubideen Behatokia

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025 txostena aurkeztu dau asteon Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean. Euskararen Telefonoan jasotako 883 salaketak oinarri, 2025ean hizkuntza eskubideekiko izan ziran hutsuneen ganeko azterketa aurkeztu dabe, larrialdi linguistikoaren irakurketagaz bat eginda. Ganera, ateratako ondorio nagusia da araugintzan sakondu beharra dagoala. Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria Bizkaia Irratian izan da gaurkoan.

Gaubenak esan deuskunez, “oztopoak dagoz oindino euskeraz bizitzeko” gaur egun Euskal Herrian. Hizkuntza eskubideen aurrean administrazino, enpresa zein eragile desbardinek emondako erantzun txarrez harago, horreen aurrean ez erantzutea edo bestelako lehentasunak dagozala erantzutea egoeraren larritasunaren adierazgarri dirala uste dabe Behatokian. Ondorioz, Behatokiak dei egin deutse Euskal Herri osoko herritarrei hizkuntza eskubideen urraketez jabetu, Euskararen Telefonoa erabiliz ahaldundu eta antolatzera, eta euskaltzale aktibo izatera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00