BFAk, Galdakaoko udalak eta Usansoloko Kudeaketa Batzordeak salaketa judizial bateratua aurkeztuko dabe

Usansoloko Kudeaketa Batzordeak eskumenik ez daukala salatu dau

Agustin Aizpuru: “Sanchezegaz negozietako EAJ ta Bilduren zerrendan Usansolok egon behar dau”

Usansoloko kudeaketa batzordea aukeratu zaneko eguna / BINKE aldizkari digitala

Hilabete gitxi pasau dira Bizkaiko Batzar Nagusiek eta BFAk Usansolori herri independente lez jarduteko argi berdea emon eutsenetik. Kontua da Estaduko Abogadutzak bidean oztopoak jartea erabagi dauela Usansolok estaduko lege batek eskatzen dauen populazinoaren gitxienekoa (5.000 biztanle) beteten ez dauela argudiatuta. Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Aldundiek dinoe lege horren ganetik Bizkaiko Foru Araua dagoala eta Gernikako Estatutuak hori babesten dauela. Kasu horretan kopurua 2.500 biztanlekoa da.

Moncloak Usansolo Tokian Tokiko Erakundeen Erregistroan ez inskribatzea erabagi dau eta honek eskumen barik laga dau Usansoloko Kudeaketa Batzordea. Batorde honetako burua Agustin Aizpuru euki dogu gaur  Goizeko Izarretan irratsaioan.

“Ez daukagu aurrekonturik, ezta dirulaguntzak eskatzeko aukerarik be” salatu dau Aizpuruk. BFAk, Galdakaoko Udalak eta Usansoloko Kudeaketa Batzordeak salaketa judizial bateratua jarriko dabela iragarri dau gurean  Agustin Aizpuruk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00