Bizkaiko 113.udalerria ezagutu dogu gaurko Herriz Herri saioan. Usansolo. Galdakaotik bereizteko prosezua behin amaituta, 2023ko abendu amaieran bihurtu zan Usansolo “eskubide osoko udalerri”. Usansoloko Kudeaketa Batzordea lanean dabil, eta horren barri emon deusku Agustin Aizpuru presidenteak. Erronka handiak daukiez, tartean NIF-a izatea, baina metroaren bosgarren linearen kontua be gai nagusien artean dago.
Azken informazinoen arabera, lanzadera bat jarriko dabe Usansoloko erdigunearen eta ospitaleko metro geltokiaren artean. Horren inguruan Aizpuruk ez dala “soluzinoa” azpimarratu dau. Urteak dabilz eskakizun bi egiten: Euskotrenen geltokia Usansolo barruan egotea edo ospitaletik Usansolora tunel bat egotea.