Sindikatuak poliziaren jarduna eta erakunde judizialen erantzukizuna salatu dauz

Batu Etxebizitza Sindikatuak alkarretaratzea deitu dau gaur, 20:00etan, Arrigorriagako Argala plazan

Familia bat etxegabetu dabe Arrigorrian, auzokideen erresistentzia gorabehera

Arrigorriagan gaur gauzatu dan etxegabetzea / Batu Elkarlaguntza Sarea

Abusuko emakume bat eta bere alaba adintxikikoa etxebakotu dabez gaur goizean, Arrigorriagako Santa Isabel kaleko etxebizitza batetik. Batu Etxebizitza Sindikatuak erresistentzia-deialdia egin dau etxebakotzea geldiarazoteko, baina Ertzaintzak goizaldeko lauretan zabaldu dau polizia-dispositiboa, eta azkenean kaleratzea gauzatu dabe. Gai horri buruz, Peio Molinuevo Batu Etxebizitza Sindikatuko bozeroalea zuzenean izan dogu gaur goizean Goizeko Izarretan saioan.

Sindikatuak poliziaren jarduna eta erakunde judizialen erantzukizuna salatu dauz, eta hainbat pertsona zaurituta geratu dirala adierazi dau. Etxebakotutako ama eta alaba egoera zaurgarrian dagozala be azpimarratu dau. Arrigorriagako Udalak kalean geratuko ez dirala iragarri badau be, sindikatuaren arabera, Lemoan logela bat eskaini deutsee, egotaldiaren iraupena zehaztu barik. Horregaitik, eskainitako alternatiba ez dala nahikoa eta ez dauzala gitxieneko bermeak beteten kritikau dabe.

Egoera salatzeko eta familiari babesa adierazoteko, Batu Etxebizitza Sindikatuak alkarretaratzea deitu dau gaur, 20:00etan, Arrigorriagako Argala plazan. Horrez gain, zemendiaren 11ko etxebizitza-grebagaz bat egiteko deia egin dau, etxebizitza eskubidea dala aldarrikatzeko eta etxebakotzeak geldiarazoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00