
Hamabi poema luzeko Ai, gure juaneteak izeneko funtzinoan eta musikan oinarritutako liburua argitaratu dau Patxo Telleriak Elkar argitaletxeagaz. Testuetan Mikel Laboaren hainbat kantaren letren berrinterpretazinoa egiten dau gaur egungo ikuspuntuagaz. Hamarkadak pasau dira kantuak konposatu ziranetik, eta gure ondare emozionalaren parte diralako izan dau egileak erabarritzeko trebezia.
Antzezlana
Errepresentazinoatan, hitza, musikea eta interpretazinoa batzen dauz. Jatorrizko bertsinoaren zati laburrak kantetan dira tarteka. Oholtza gainean hiru dira: musikari bi, Maider Rodriguez eta Adrián Garcia de los Ojos, eta Patxo Telleria. Udagoienetik aurrera hasiko dira emonaldiakaz eta dozena bat izango dira.