Ainara Basurko (BFA): "Datorren astean Bizkaiko eskualdekako turismo datuak ezagutarazoko doguz"

BFA Loiura hegaldi barriak erakarteko Vueling eta Turkish Airlineseko buruakaz batzartu da

Ainara Basurko: “AEBetako turistak ez dira Bilbon geratzen, Bizkaia osora doaz”

Ainara Basurko (BFAko Garapen Ekonomikorako diputadua) / Bizkaia Irratia

Bizkaiak 2019ko datuakaz konparau ezkero, bidaiarien %87 berreskuratu dau 2022an. Turismoari eta aktibidade ekonomikoari laguntzeko gure lurraldeak konektibidade ona izatea ezinbestekoa da. Gaur Loiuko aireportuan egin dogu Goizeko Izarretan saioa. Udara begira hegaldi barriak eskainiko dira, zuzenak, Praga, Hanburgo, Zurich edota Marraketxera. Ainara Basurko ekonomia sustatzeko foru diputaduak zaldu deusku Madrilen egin barri dan FITUR azokan euskal erakundeek hartuemonak izan dabezala besteak beste hegazkin konpainiakaz. Istanbuleko konexinoa berreskuratzeko esaterako Turkish Airlines konpainiakoakaz izan da.

Turismo jasangarriaren alde egiten dabe lan euskal erakundeek. Behatoki bat dauke Bizkaira eta Euskdira datozan bisitariak nondik datozan jakiteko eta behin hemen dagozanean nondik nora dabilzan jakiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00