Bizkaiko Foru Aldundiak Biqain, Bizkaia Quantum Advanced Industries aurkeztu dau

Bizkaiko Foru Aldundiak prest dauka Bizkaian teknologia kuantikoa garatzeko estrategia edo bide-orria

Ainara Basurko: “Teknologia kuantikoak sektore desbardinetan gauzak beste era batera egitea bideratuko dau”

Nazino Batuek 2025 Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren nazinoarteko urte izentau dabe. Testuinguru horretan Bizkaiko Foru Aldundiak asmo handiko ibilbide-orri bat aurkeztu dau, Europako Batzordeak bermatuta, teknologia kuantikoa industrian apliketako eta Bizkaiak sektore horren abangoardian daukan posizionamendua sendotzeko.

Teknologia kuantikoa gorantza doan teknologia disruptiboa da, guztiz eraldatzailea Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputaduak Bizkaia Irratian azpimarratu dauanez. “Sektore diferenteetan gauzak beste era batera egitea biderauko dau” nabarmendu dau Basurkok. Teknologia kuantikoaren garapenak aplikazinoak daukaz sektore guztietan: finantzetan, energian edo telekomunikazinoetan, medikuntzan, mugikortasunean, kimikan edo fabrikazino arreratuan.

221az geroztik Bizkaiko Foru Aldundiak ekosistema bat sortu dau esparru horretan. Ekosistema hori unibertsidadeek, teknologia- eta ikerketa-zentroek, nazinoarteko korporazino teknologiko handiek, enpresek, klusterrek, startupek eta administrazino publikoek osotuten dabe. Ekosistema horren ganean diseinau da Biqain, eta UPV/EHUko Leioako kanpusean dagoan teknologia-parkeko Maria Goyri eraikinean batuko dau Bizkaiari buruzko ezagutza guztia, teknologia kuantikoari jagokonez. Helburua da ikerketa aplikatuagaz, garapen teknologikoagaz eta arlo horretako barrikuntzakaz segidutea, bai eta enpresek proiektuak egitea eta kuantikagaz esperimentatzea be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00