Aingeru Garay galdakaoztar eskiatzaileak lehenengo hamabosten artean ibili nahi dau Munduko Kopan eta Txapelketan

Aurten, lehenengoz parte hartu dau eta, 30etik behera egin eta gero, atsedena hartzen dago etxean

Aingeru Garay: “Munduko Kopan eta Txapelketetan, lehen hamabosten artean ibili nahi dot”

Aingeru Garay lehiaketan / Bizkaia Irratia

Eski alpinoan urte berezia izan da aurtengoa. Euskal herritar bik lehenengoz parte hartu dabe Munduko Kopan eta Txapelketetan. Biak dira, gainera, bizkaitarrak. Bata, Juan del Campo bilbotarra da eta bestea Aingeru Garay, galdakaoztarra. Garayk 24 urte daukaz. Txikitatik dabil eskian. Umetan, 12 urtera arte, futbola eta eskia izan ziran bere kirolak. Harrezkero, eskia.

Espainiako txapeldun hainbat bider izan da. Aurten, Erraldoian irabazi dau. Slalomean bigarren geratu da. Garay gustukoago dau slaloma, baina Munduko Txapelketan be hobeto geratu da erraldoian. Aurten, lehenengoz parte hartu, eta 30etik behera egitea lortu dau. Izan be, 29. geratu da. Pozik dago Garay.

Aurrera begira, ze helburu daukan itaundu deutsagu galdakaoztarrari. Argi dauka. Munduko Kopan zein Munduko Txapelketetan, lehenengo hamabosten barruan ibili nahi dau. Ez, urte batean edo bitan. Helburua, urterik urte, munduko onenen artean ibiltea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00