Juan Mari Aburto alkateak Zea Mays taldeak transmisinoaren alde egindako lana azpimarratu dau

Bilboko Udalaren aitortza jaso dau Zea Mays taldeak

Aiora Renteria: “Euskereak ateak zabaldu deuskuz”

Zea Mays taldea Bilboko Udalaren aitortza jasotzen / Bizkaia Irratia

Bilboko Udalak aitortza egin deutso Zea Mays taldeari, Euskeraren Nazinoarteko Egunaren bezperan. Bilboko Errekalde auzoan sortu zan taldeak musikaren bitartez euskereari egin deutson ekarpena aitortu dau Udalak. Eider Inunciaga Bilboko Euskera Zinegotziak aurkeztutako ekitaldia, hunkigarria izan da Zea Mays laukotea osotzen daben Aiora Renteria, Iñaki Imaz, Ruben Gonzalez eta Asier Basaberentzat. Taldearen bideoa eskeini da, euren txikitako argazkiakaz eta lagun ezagun ugariren adierazpenakaz. Euskerearen alde taldeak egindako ekarpena aitortu dabe guztiek. Bilboko Udal Txistulari Bandeak, Zea Mays taldearen kanta ezagunak interpretau dauz ekitaldiari amaierea emonaz.

Bizkaia Irratia bertan

Bizkaia Irratiak tarte berezia eskeini deutso Bilboko Udalean egindako ekitaldiari. Juan Mari Aburto alkateak gure mikrofonoetan azaldu dauanez, euskeraren alde, bakotxaren konpromisoa behar da. Euskerea, burruka politikotik kanpo itzi behar dala be esan deusku. Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariagaz be izan gara berbetan. Esan deuskunez, naturaltasunez sortu zan taldean abestiak euskeraz idaztea. Euskereak mundu zabaleko ateak zabaldu deutsiezala adierazi dau. Zea Mays taldeak 30 urte beteko dauz 2027. urtean. Urteurrena prestatzen dabiltzala esan deusku Aiorak, kanta barriak sortuz eta kontzertuak eskeiniz. Barikutik aurrera Durangoko Azokan be izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00