"Operetan doguzan pazienteen erdiak minbizia dauka" esan dau Aitor de la Quintanak

Gurutzetako Ospitaleak ematen duen arreta zerbitzuak Joint Comissión Internacional-en aintzastapena jaso barri dau.

Aitor de la Quintana: “Adimen Artifizialak pazienteak lehenesten lagunduko deusku”

Aitor de la Quintana / Bizkaia Irratia

Gurutzetako Ospitalak aurton 70 urte beteko dauz. 1955ean eregi zan eta gaur egun Euskal Herriko ospitalerik handiena da eta gai askotan erreferentea be bai. Batez be, Bilbo Handian dagozan familiei arretea eskaintzen deutse, Enkarterri, Meatzalde, Ezkerralde edo Bilbo inguruko herrietan bizi diranei. Gaur egun 1.300 ohe inguru daukazan eritetxe erraldoia da, 16 gune edo zerbitzu desbardin daukaz. Aitor de la Quintanak urteak daroaz medikuntzea bokazino daukala. Bere emaztea eta bere seme-alabak be osasun langileak dira.

Gurutzetako ospitale unibertsitateak Joint Comission Internacional-en aintzatespena jaso barri dau. Aitorrek esan deusku “kanpotik ikusita lehen mailako ospitaletzat hartzea arrakasta” dala eta “lehen mailakoa”. “Osasun sistema publiko bakarra da munduan” nabarmendu dau Aitorrek.

Aitor Gurutzetako Ospitaleko kirurjietako zerbitzu burua da, baita liseriketa aparatuan aditua be. “Operetan doguzan gaixoen erdiak minbizia dauka, horrek esan gura dau hilabete barru operauko doguzan gaixoen erdia ez dogula ezagutzen. Digestiboan, gehien, kolon minbiziagaz lotutakoak izaten dira” esan deusku medikuak. Kirurjiako itxaron zerrendak murriztu dirala esan deusku Aitor de la Quintanak. “Covidagaz inork ez eban ebakuntzarik gura eta pandemia pasau ostean ehundaka paziente etorri jakuzan. Gurutzetan goizez eta arratsaldez operau da beti, astegoienetan larrialdiak baino ez. Astero 10 kirofanotan operetan dogu arratsaldez. Une honetan 34 eguneko itxaron zerrenda dogu, ez da asko” zehaztu dau Aitor de la Quintanak.

Bere eretxian, Adimen Artifizialarekin hasieran baino ez gagoz, osasun beharginek darabilzen datuakaz kontu handiaz jokatu behar dabe. “Epe ertainean parlamentuek Adimen Artifiziala guztiz onartzen dabenean, AAk zeintzuk gaixo lehenetsi behar doguzan aukeratzen lagunduko deusku” azaldu dau Gurutzetako Ospitaleko zirujauak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00