Behar gatxenetan josten eta ekarten jakin izanagaz gustura dago Bizkaiko txapelduna

Puntu erdiko aldeagaz irabazi eban Bizkaiko Bertsolari txapelketea Aitor Etxebarriazarragak

Aitor Etxebarriazarraga: “Hain goitik joandako saioan txapeldun izateak pozten nau”

Aitor ETxebarriazarraga eta gainerako finalistak / Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Aitor Etxebarriazarraga Bizkaiko Bertsolari txapelketako txapelduna pozik dago, goitik joan zan saioan izan dalako txapeldun. Jente askoren eritxia ei da saioa ona izan zala, erregularra eta goitik joan zala. Beraz, harrotasun puntua emoten deutsala txapela holako saio baten irabazi izanak. Saioko une baten be ez ei eban ikusi bere burua irabazle moduan, danak ondo ibili ziralako. Alkarren artean be ez ei eukien oso argi nor pasauko zan buruz-burukora.

Berak egindako lanagaz gustura dago Etxebarriazarraga, batez be, berarentzat gatxagoak ziran behar edo gaietan be josten ekarten jakin ebalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00