Hamar kantuz osotutako albuma argitaratu barri dau Aitor Huergo bizkaitarrak. Txikitatik izan dau loturea musikarekin Huergok, eta orain argia ikusi dau egindako lanak. Berak azaldu dauanez, diskoaren kantuek berak bizi izandako bizipenak eta ingurukoen bizipenak dituzte oinarri. Argitaratu zanetik aste batzuk pasau dira eta Aitorrek erantzun ona jaso dauala gaineratu deusku. Lau Haizetara irratsaioan izan dogu Aitor Huergo musikari bizkaitarra.