Errealismoa eta sufrimendua Balmasedako Pasinoan

Balmasedako Gurutze-Bide Bizidunak 50.000 ikusle erakarten ditu urtero

Aitor Martinez: “Maria Magdalenagaz alkartzen nazenean momentu hunkigarria da”

Balmasedako Gurutze-Bide Biziduna / Bizkaia Irratia

Balmasedako Gurutze-Bide Biziduna antzezpen barri bategaz itzuliko da Bariku Santu honetan. Euskal Herriko ekitaldirik esanguratsuenetako bat da Aste Santuan.  Urtero 50.000 ikusle erakarten ditu Balmasedara eta 650 lagun inguru dabil beharrean ekintza aurrera atarateko.  Aurten, Aitor Martinez, Jesukristoren azalean sartuko da eta Nerea Lopezek, Maria Magdalena lez, lagunduko deusto. Txikitatik bizi izan dabe esperientzia gertutik, belaunaldiz belaunaldi zabaldu baita partaidetza. Aitorren aitak Jesusena egin eban dauela urte batzuk eta aurten gurutzea eroaten lagunduko deutso. Hau gitxi balitz bere izekok ama birjinaren papera beteko dau.

Antzezpenean sufrimendua nabaritu daiten errealismoa oso ondo zaindu behar dabe. “Saiatu behar gara sufrimendua erakusten. Bakotxak bere erara, jenteak benetan sinestu dagian” azaldu dau Aitorrek. Gainera, tradizino moduan, Jesusek ezin dau gurutzerik hartu errepresentazino egunera arte. Entseguetan gitxiago pisetan daben beste gurutze batzuk erabilten dabez.  Ekitaldia eguenean hasiko da, gaueko 21:30etan, azken afariagaz, eta hurrengo eguneko goizeko 09:30etan jarraituko dau  Judasen urkatzegaz. Geroago, Poncio Pilatoren aurrean Jesus epaituko dabe, Barrabasen askatuko dabe eta Maria Magdalenaren eta Ama Birjinaren topaketea be irudikatu dabe.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular