
Urte biko lan gogorra eta gero, EHUko Arabako Moto Students taldea prest dago urrian Aragoiko zirkuituan lehiatzeko. Hasiera baten, ezbehar baten ondorioz euren jarduna mugatu egin bazan be, ikasleen lan gogorrak bere fruituak emon dauz eta hainbat babesleren laguntzaz motorra egitea lortu dabe. Aitzol Etxebarriagaz egoteko aukera izan dogu. Bera ondarrutarra da eta proiektuaren zuzendari lez ibili da. Aurten Ingenieritzako karrera amaitu eta gero, datorren urtean atzetik datozenek hartuko dabe lekukoa, baina pozik agertu da egindako lanagaz eta lortutako emoitzagaz.