Maiatzean tailerra egingo da Bilboko Itsasmuseumean

Intxorta 1937 kultur alkarteak antolatuta, datorren urteko maiatzerako egongo da prest

Gerrako umeen ganeko erakusketa handia prestatzen dabilz

Intxorta 1937 kultur alkarteak Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan antolatutako erakusketea / Bizkaia Irratia

Intxorta 1937 kultur alkarteak urteak daroaz gerrako umeen ganeko ikerketak egiten. Debagoienean hasi ziran 2019. urtean, Gipuzkoara hedatu zan euren lana lehenengo eta 2023. urtetik Hego Euskal Herri osoan dabilz lanean. Alkarlanean, auzolanean egiten dabez ikerketak. Eusko Jaurlaritzak emondako datuen arabera, 150. 115 euskaldun erbesteratu ziran; gehienak zibilak izan ziran eta euretatik 35.000, umeak.

Auzolanean

Normalean, herri bakotxean dagozan memoria taldeakaz egiten dabe bat eta udalagaz. Dei egiten deutse herritarrei daukien informazinoa emon dagien. Bilbon, esate baterako, 226 umeren kasuak topau ebezan Udalaren artxiboan. Honeetatik 66, bizirik dagoz. Arrigorriagan be badabilz lanean Malmasineko Lagunak alkarteagaz batera. 16 urte baino gitxiagoko 123 umeren zerrendea osotu dabe.

Maiatzaren 9an tailerra antolatu dabe Bilboko Itsasmuseumean. Intxorta 1937 kultur alkartetik Juan Ramon Garaik azaldu deusku, tailer honeetara, bizirik dagozan orduko umeek eta euren ondorengoek hartu leikiela parte. Datorren urteko maiatzean, barriz, orain arteko erakusketarik handiena egin gura dabe. Bilboko Itsasmuseumean egingo da hau be. Informazinorik izan ezkero, intxorta1937@gmail.com helbidera bialdu daiteke edo 678 242 031 telefono zenbakira deitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00