Ikerketa sakon baten fruitua

Bermeo inguruan gertatutako hilketa baten ganeko eleberri historikoa

‘Aizkorak eta gutunak’ eleberria aurkeztu deusku Edorta Jimenezek

Edorta Jimenez eta Mikel Antza / Bizkaia Irratia

Edorta Jimenez izan da gonbidadua Irakurrieran irratsaioan. Aizkorak eta gutunak eleberria aurkeztu deusku. Orain dala mende bi inguru Bermeon gertatutako hilketa baten ganeko eleberri historikoa, thriller baten moduan irakurtzen dana. Ikerketa lan sakon baten fruitua dala esan daiteke. Irakurleak, garai hartako bizkaitarren errealidade sozial eta linguistikoaren barri be jasoko dau. Kronika judizial bat be izan daiteke, liburuko atal laburretan barrena murgilduta.

Gomendioa

Asteon, Zornotzan zabaldu barri dan Billiken liburu-dendako Belen Espiga langileak aholkatu deusku liburu bat. Euskerara ekarritako Spielgmanen Maus komikia gomendatu deusku.

Liburua eskuratzeko…

Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak eleberria eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 zenbakira bialdu behar dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran “Irakurrieran Saioa” eta liburuaren izenburua aipatu, norberaren izena emon aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00