Eskola txikien jaia ospatzen dabilz gaur Ibarrangelun

Busturialdeko bost eskola txikiek 400 familia batzen dabez

Alaitz Ajuria: “Eskola txikietan umeak danonak dira”

Haizeder eskolako komunidadea / Haizeder eskola

Haizeder eskolan Ea, Elantxobe eta Ibarrangeluko 66 ume daukiez. Eskola txiki nahiko barria da, orain arte Haur Hezkuntza baino ez dabe euki eta orain Lehen Hezkuntza sartzen hasita dagoz, gaur egun hirugarren mailaraino. Urterik urte maila bat irabazten doazela esan deusku eskolako zuzendariak, Alaitz Ajuriak. “Holako eskolek herri txikietako umeen arteko laguntasuna eta harremanak sustatzen dabez” esan deusku Ajuriak.

Haizeder Busturialdeko eskola txikien adibide bat baino ez da. Busturian Uzelai eskolea, Gautegiz-Arteagan Montorre, Mundakako eskolea eta Muxikako Urretxindorra be dagoz eta bosten artean 400 familia inguru batzen dabez. Busturialdeko 5 eskola txikien jaia Ibarrangeluko frontoian ospatzen dabilz gaur. Natxituko Haizeder eskoleak hartu dau aurten jai hau ospatzeko ardurea eta Alaitz Ajuria, Haizeder eskolako zuzendaria izan dogu gaur Goizeko Izarretan. Haizederren 13 hezitzailek egiten dabe lan bertan. “Aurtongo matrikulazinoan 12 umek emon dabe izena eta hori eskola txiki batentzat asko da” azpimarratu dau Ajuriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00