Herriz Herri saioak eguen honetan San Antontxura osterea egin dau. Mungian San Pedroak eta San Antontxuak dira egutegian markautako data garrantzitsuak. Urteari hasierea emoteko aukera ederra eskaintzen dau nekazaritza eta ganadu azokeak.
Ferialean abereen erakusketea eta salmenta klasikoa dago. Herriaren erdigunean postuak, eta Pizkunde Etorbidean jarritako karpa nagusiak Mungiako Merkatari eta Ostalarien alkarteak antolatutako Txorizo eta Odolkien Euskadiko XXVI. lehiaketa tradizionala. Egun berezi honetaz berba egin deusku Alaitz Erkorekak, Mungiako alkateak.