Erregaien prezioaren igoerea Saudi Arabian eta Errusian hartutako erabagien ondorioz heldu da

"Ezagutzen genduzan gasolinaren eta dieselaren prezioak ez dira itzuliko" esan dau Getxogas-eko buruak

Alaitz Goñi: “Erregaiagaitik ordaintzen dogunaren erdia zergak dira”

Alaitz Goñi (Getxogas gasolindegiko burua) / Bizkaia Irratia

Gasolinaren prezioak antzera jarraituko dau, ez dogu beherakada handirik itxaron behar. Horixe gaur goizean Algortako Getxogas gasolindegiko jaubeak, Alaitz Goñik, esan deuskuna. “Edo zergak jaisten dabez, edo gasolinaren prezioa ez dabe merketuko” azaldu deusku Goñik.  Azken aldiko igoeraren arrazoia zein izan daiteken be itaundu deutsogu Goñiri. “Saudi Arabiak eta Errusiak hartutako erabagien ondorioz heldu da” azaldu deusku Alaitz Goñik.

Getxogasen, gaur, gasolina-litroa 1,86 euroan eukien eta 1,76 euroan diesel-litroa. Ia egunero aldatzen dabela azaldu deusku.  Erregai fosilak albo batera lagata beste alternatibak nagusitzekohondino asko falta dala uste dau Alaitz Goñik. “Auto-elektrikoei begirako kargalekua orain dala urtebete eskat genduan eta zain jarraitzen dogu. Burokrazia handia dago” adierazo dau Getxogaseko ordekzariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00