Kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe

Euskerazko komunikabideen gertutasuna eta sinisgarritasuna indargune dirala nabarmendu dau Igor Astibiak

Ekimen Elkarteak Laguntzailea plataforma sortu dau euskerazko komunikabideei laguntza teknikoa eskaintzeko

Igor Astibia / Bizkaia Irratia

Adimen artifizialeko hainbat tresna biltzen dauz, besteak beste, audio eta bideoen transkripzinoak egiteko edo edukiak laburtzeko.

Igor Astibiak azaldu dau tresna honeek kazetarien lana errazteko dirala, eta ez hareek ordezkatzeko. Bere esanetan, kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe.

Bestalde, desinformazinoaren arriskuaz ohartarazi dau. Horren aurrean, euskerazko komunikabideen gertutasuna eta sinisgarritasuna indargune dirala nabarmendu dau, eta hareen ikusgarritasuna handitzearen beharra azpimarratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00