
Zapatu honetan Alaitz Melgar Agirre idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Josefa, neskame liburuaz berba egin daigun. Bestalde, Elorrion elkartu ginen Larraitz Loizate literatur zaleagaz, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Roland Barthesen Dolu egunerokoa liburua.
Liburua eskuratzeko…
Josefa, neskame liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.