"Guggenheim Urdaibai proiektua ulertzea ezinezkoa da guretzat" esan dau Alba Garciak

"Sumar koalizino egonkorra gara, lau alderdi politiko gagoz" azaldu dau Sumarreko lehendakarigaiak

Alba Garcia: “Alokairuen prezioei aurre egiteko gehiago egin behar dogu” 

Alba Garcia (Sumar) / Bizkaia Irratia

Bilboko ikastetxe baten A ereduan ikasi eban Alba Garciak, Sumarreko lehendakarigaiak. “Egunero nabil bi orduz euskaltegian ikasten, oso garrantzitsua da niretzat euskeraz berba egitea” azaldu dau Garciak Goizeko Izarretan irratsaioan. Psikologea da eta GKEn kooperazinoan be dabil lanean.

“Egia da ziklo baten aldaketan gagozala. Oinak lurrean daukadaz, beste askoren arazo berberak daukadaz eta era horretara errezagoa da politika erabilgarriak egitea” azaldu dau politikari bilbotarrak. Galiziako hauteskundeetan Sumarrek jasandako porrotaren ostean hiru hauteskunde barritan parte hartuko dabe. Hauteskundeetara joatekorako orduan beti gauza berberak bultzatuko dabezala esan dau Alba Garciak. “Feminismoa, publikoa, ekologismoa eta justizia soziala defendauko doguz beti” gaineratu dau  Sumarreko lehendakarigaiak.

Garciaren eretxian alokairuen larregizko prezioei aurre egiteko gehiago egin behar da. “Euskadiko eta Espainiako Etxebizitza Legeak hobetu behar doguz, ezinezkoa da 1.000 euroko  alokairu bat ordaindu 1.500 euroko soldata bategaz. Prezioak jaitsi behar doguz” adierazo dau Sumarren lehendakarigaiak. Urdaibai Guggenheim proiektuaz eta Osakidetzaz be berba egin dogu Alba Garciagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular