Alda dezagun maitasunaren gidoia gida pedagogikoa kaleratu dau BBK Pact-ek. Gidaren bidez, gazteen artean mito erromantiko zaharrak birplanteatzea bilatzen da, betikoak ez daualako balio. Ixone Zubieta BBK Gizarte Ekintzako pertsonen kudeaketaren arduraduna da eta egitasmoaren nondik norakoak azaldu deuskuz.
San Valentin baino egun bat lehenago, zezeilaren 13an, banatu eben gida ikastetxe eta gazte-alkarteetan. Proiektu honen eskutik alkarrizketa eta pentsamendu kritikoa sustatu gura dau BBKk. Horren harira, gida BBK Pact-en webgunean eskuratu daiteke. Gida, R&J antzezlanagaz batera sustatu dabe. Antzezlan horrek Romeo eta Julietaren mitoa begirada garaikide batetik birplanteatzen dau.
