Erropak, kosmetika produktoak, pintxoak... Bilboko Zazpi Kaleetako Ganga Market azokan

Ianire Torvisco: "Atzo erosle asko ibili ziran eta bihar arte egongo da zabalik"

Alde Zaharreko Ganga Market azokan 200 saltokik bat egin dabe

Zazpi Kaleetako denda bat / Bizkaia Irratia

Bilboko Alde Zaharrean gangen azokea zabalik dago atzotik eta 200 denda inguruk hartuko dabe parte bihar arte zabalik egongo dan azoka honetan. Dendak ez eze tabernariak be animau dira aurtengo azokan parte hartzera,
Café Bar Bilbao esaterako. Plaza Barrian dagoan tabernako jaubea dan Mikel Martinezek esan deusku pintxoak be batu dabezala aurtengo Ganga Market azokara.

Atzo erosle asko ibili zirala azaldu deusku Zazpi Kaleak merkatarien alkarteko kidea dan Ianire Torviscok.  Jente asko itxaroten dabe bai gaur eta baita bihar be. Deskontu handiak dabez, %50etik gorako beherapenak eskainiko dabez aurreko denporaldiko erropetan. Aurten, hamazortzi urte beteten dauz Bilboko gangen azokeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular