1960ko hamarkadan, Europan, bataz beste, botoen %5,4 eskuratu eben alderdi populistek, eta 2024an, Europako parlamenturako hauteskundeetan %20k baino gehiagok emon deutsie botoa eskuin-muturreko alderdiei. 2008ko krisi ekonomikoa eta 2015eko migrazino krisia, oso garrantzitsuak izan baziran be, ez dira nahikoa fenomenoaren sakontasuna eta hedadura ulertuteko. Badira atzeragotik datozen egiturazko arrazoiak dagozala, fenomenoa azaltzen dabezanak. Arrazoi horreek lotuta dagoz denborarekin dogun harreman postmodernoarekin. Jesús Casquete Gizarte eta Politika pentsamendu eta mogimenduen historiako katedradunak honen inguruan egin dau berba Lau Haizetara irratsaioan.