
Bote luzea euskal pilotaren modalidaderik zaharrena da. Eskuagaz jokatzen da baina horma barik. Pilotari talde biek aurrez aurre jokatzen dabe lurrean margotuta dagoan zelaian. Algorta Bote Luzea taldeak Euskal Herriko Bote Luzea txapelketa irabazi eban eta Europako Champions League Llarges txapelketan parte hartu dau Herbereetan, Euskal Herriko ordezkari lez.
Bote luzea zelan jokatzen dan jakiteko eta Herbereetan bizi izan daben esperientzia kontetako, Beñat Nicolas, Algorta Bote Luzea taldeko pilotariagaz berba egin dogu. “Euskal Herria mailan zortzi talde gagoz. Iparraldeko hiru talde, Gipuzkoako bi eta Bizkaiko hiru”, esan deusku Beñatek. Bote Luzea ez da oso ezaguna eta kostetan da talde bat ataratea geure herrialdean baina ez da hemen bakarrik jokatzen. Frantzian, Belgikan, Herbehereetan, Italian eta Valentzian be jokatzen da, baina euren araudia eta jokatzeko modua ez da guztiz bardina, eta Algortako pilotariek igerri dabe desbardintasun hori Europako txapelketan.
Beñatek kontau deusku ideia moduan baino ez dabela kontuan hartu, baina posible dala urte batzuk barru Europako txapelketea Euskal Herrian ospatzea. Badakie horrelako txapelketa bat antolatzea lan handia dala, baina polita izango litzateke bote luzea modalidadea hemengo araudiagaz eta geure modura zelan jokatzen dan ezagutzera emoteko be.