Gizarte ekintzan oinarrituta, Algortan San Nikolas Zabalik proiektua jarri eban martxan Javier Garayk. Getxon kalean lo egiten eben migratzaile askori arretea emoteko zerbitzua izan da. “Denborearen poderioz proiektua handitu da eta gaur egun janaria be banatzen dogu eta Algortako abadetxean 20 gazte inguruk lo egiten dabe. Laguntzaile lez 100 boluntario be batu doguz, hori da aberasgarriena” esan dau Garayk. Migratzaileen arazorik handiena etxebizitza faltea dala gaineratu dau.
Irailetik aurrera Elorrio eta Atxondoko pastoraltzako burua izango da eta Atxondon migratzaileei begira lanean dabilen Atxondoko Harrera Taldeagaz kontaktua euki gura dauela esan deusku abadeak. Garagarrilaren 4an, San Balendin egunez, Javi Garay abadea aurkeztuko dabe Elorrion. Algortako sinisdunen komunidadean egindako ekarpenen artean San Nikolas Zabalik proiektuagaz batera, eleizako organua bizibarritzeko prozesua azpimarratu deusku. Fede aldetik Algortan komunidadeagaz egindako guztiak alkarte kutsua euki dauela dino Garayk eta Algortan jedea gustora lotu dala adierazo deusku.