'Burua Makurtu Gabe' lana argitaratuta , maiatzaren 9an lehenengo kontzertua aurten Tolosan

Alfonso Gulló musikari elgoibartarraren egitasmo barria honakoa

Alguillo & Alkimistak zuzenekoetarako prest

Alguillo & Alkimistak taldearen diskoa / Bizkaia Irratia

Alguillo & Alkimistak dogu Alfonso Guilló Elgoibarreko musikariaren egitasmo barria. Guilló, 16 urtegaz sartu zan Expresion Sonora taldean. Koska taldearen sortzaileetariko bat be bada. Disko bi argitaratu ebazan talde honek. 2018. urtetik Leok’k taldeko kidea be bada. Orain, Alguillo & Alkimistak taldean, lagun ugari daukaz ondoan eta berak sortutako hamar abestiz osotutako diskoa kaleratu dau Burua Makurtu Gabe izenekoa. Bere proiekturik personalena dala emon dau jakiten.

Zuzenekoak aurten

Jesus Aranberri, David Gorospe, Luis F. Llavori, Txeles Albizu, Silvia Hernandez, Eider Varela eta Ane Ugalde daukaz ondoan Guillók lan honetan. Sentimendu desbardinak agertzen dira abesti bakotxean. Bob Dylanena dan kantua be badakar diskoak, Iluna nitaz jabetu da izenekoa. Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren aginduetara grabau zan lana, 2024. urtean argitaratzeko. Diskoaren azala, barriz, Eneritz Iturbek egindakoa da. Maiatzaren 9an 2025. urteko lehenengo kontzertua, Tolosan eskeiniko dau Alguillo & Alkimistak taldeak. Aurrera begira, gehiago eskaintzea itxaroten dau musikariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00