"Euskera hurbil zu urrun heltzeko" AEK-k matrikulazino kanpainarako aukeratutako leloa

"Bizkaian eukitako matrikulazino galera irauli gura dogu" esan dau AEK-ko koordinatzaileak

Alizia Iribarren: “Euskerak prestigioa behar dau”

AEK-k egindako matrikulazino kanpainaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Aurtengo matrikulazino kanpainan iaz galdutakoa berreskuratzea itxaroten dau AEK-k. Martxan da kanpaina barria eta azken ikasturtean galdutakoa berreskuratzea itxaroten dabela esan deusku Alizia Iribarren AEK-ko arduradunak. %3ko beherakadea izan eben iaz matrikuletan.

Hasi barri dogun ikasturtea, berezia izango da. Korrika-ren ikasturtea izango dalako. 23.Korrika ospatuko da aurten. Iazko antzekoa izatea itxaroten dabela adierazi deusku Iribarrenek. Hori bai, beti lez, nobedadeak egongo dirala.

Euskerearen aldeko neurri guztiak ondo etorriak dira, baita Kongresuan euskeraren erabilerea bermatzeko hartu nahi dana. Hori atzo goizean Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaileak Bizkaia Irratian esan deuskuna. Ondo dago Madrilen hori ezartea, baina hemen be, beharrezkoak dira neurriak hartzea euskeraren erabilerea bermatu daiten.

Administrazinoetako kontratazinoetan euskera eskakizunak kolokan jarri dabez epaile batzuk azken aldian.
Auzia aspalditik datorrela gogoratu deusku Iribarrenek. Urteak daroezala holakoakaz, baina orain sistematiko bihurtu dan kontua dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular