Gabarrak arratsaldeko 16:30etan urtengo dau Abrako Itsas Klubetik (Getxo)

"Tomás Olabarri kaian gabarrea ikusteko lekua erreserbau da" esan deusku Getxoko alkateak

Amaia Agirre: “Jende asko egongo da gaur Getxon, errespetua eskatzen dogu”

Amaia Agirre (Getxoko alkatea) / Bizkaia Irratia

Getxoko udaltzaingoak 50 metro inguruko espazioa prestatuko dau. Gune hori, FEKOOR–Gutxitasun Fisikoa eta Organikoa daukien Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileagaz adostutakoa izango da eta behar lez seinaleztatuta egongo da. Tomás Olabarri kaian egongo da, bi ertzak lotzen dauzan gasolinoaren kabinaren parean, Bizkaia Zubirako norabidean.

Zurigorria dan Getxoko alkatea be euki dogu gaur Goizeko Izarretan. Getxoko Abrako Itsas Klubaren ondoan, gabarrak urtengo dauen lekutik egin dogu beragaz hitzordua. Getxoztarrak eta Athleticzaleak diran Goizeko Izarretan saioko tertulia kide biren testigantzak entzun doguz, Iñigo Santxo eta Gorka Mostajorenak.

“Jende asko egongo da gaur Getxon, errespetua eskatzen dogu. Tomás Olabarri kaian gabarrea ikusteko lekua erreserbau da” azaldu dau Amaia Agirrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00