"Guztia atarateko momentua heldu da, pandoraren kutxa zabaltzekoa" esan dabe Amaiak eta Raulek

Euskal Herriko Torturatuen Sareak 900 pertsona batu dauz

Amaia eta Raul: “Torturatuak izan ginenen arteko zaintza ezinbestekoa da”

Amaia Urizar eta Raul Alonso / Bizkaia Irratia

Torturaren 900 biktima alkartu ziran pasa dan asteburuan Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea sortzeko. Autortza eta erantzukizun publikoa eskatzen dabez, erreparazinorako mekanismo integralak be bai. “Orain dala urte bat eskualdeka lanean hasi ginen jendeagaz alkartzen, handik hona 900 pertsona alkartu izana itzela izan da” esan deusku Amaia Urizarrek. Kriminologiaren Euskal Institutoak 5.000 tortura kasu baino gehiago daukaz erregistrauta eta fitxa horreetan tortura kasu bakotxagaz lotutako hainbat datu batzen dira.

“Guztia atarateko momentua heldu da, pandoraren kutxa zabaltzekoa. Azken 30 urteetan gai honetaz berba egin ez dabe kide asko dekoguz. Zapatuan jendea oso hunkituta egon zan” gaineratu dau Amaia Urizarrek. Amaia 2004an atxilotu eta torturatu eben. Raul Alonsoren kasua 1991n izan zan.

Hego Euskal Herrian, EAEn eta Nafarroan administrazinoak errokonozimendurako bide desbardinak hasi dabez. Eusko Legebiltzarrean polizia indarkeria baloretako batzordeak agerraldia egin eban orain dala hiru-lau hilabete. Juana Balmaseda abogadua eta Jon Mirena Landa irakaslea dira batzorde horren buru. Beste 93 biktimen autortza egin eben, baina onartu eben beste 417 espediente aztertu barik dagozala. “Batzorde horrek ikertu ahal izateko topea 1999. urtean jarrita dauka. Kontua da hortik aurrera be torturatuak egon dirala, ni neu 2004an torturau ninduen” esan deusku Amaia Urizarrek.

Nafarroako Gobernuak errekonozimenduak Eusko Jaurlaritzak baino pausu gehiago emon dauzela zehaztu dau Raul Alonsok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00