Aizpea Goenagak sortu eta Ugaitz Alegriak zuzentzen dau

Eidabek 'Amama, irrifarreen ondarea' antzezlana estreinau dau

Amama baten beharra sentitzen dauan Learen istorioa

Eidaberen antzezlan barria / Bizkaia Irratia

Eidabek Amama, irrifarreen ondarea antzezlana estreinau eban atzo Bilbon. Hainbat emonaldi daukiez hemendik aurrera. Aizpea Goenagak sortu eta Ugaitz Alegriak zuzentzen dauan antzezlana da honakoa. Bilboko Pabellon 6 aretoan estreinau zan atzo. Zezeilaren 24an barriz, aurrestreinaldia izan zan Zornotzan. Herriko eskolako ikasleen aurrean izan zan hain zuzen. Kasu bietan, oso ondo joan zala esan deusku gaur Ugaitz Alegriak. Amama, irrifarreen ondarea antzezlanean, Lea da protagonistea. Amama bat behar dau, amama bat gura dau. Itxaso Gil aktorea da Lea antzezlan honetan. Beragaz batera, Nagore Gonzalez azaltzen da, paper desbardinak eginaz.

Transmisinoa eta amumak omentzea

Transmisinoari emon nahi jako garrantzia batetik eta bestetik, amumak omendu nahi dabez antzezlan honetan. Amumen jakituria, balioak, haurtzaroan daukien presentzia, belaunaldien arteko loturea, hezkuntzaren balioa…gai desbardinak jartzen dira erdigunean. Antzezlanak musika originala dauka. Inun arduratu da abesti bi sortzeaz eta Aizpea Goenagak abesti herrikoi bi moldatu dauz. Amama, irrifarreen ondarea antzezlana, hainbat lekutan eskaintzeko asmoa dauka Eidabek. Bariku honetan esate baterako, Orozkon izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00