
Programatzaileen Eguna ospatu da irailaren 13an. Byte batek 256 balore desbardin ordezkatu ahal ditu. Hain zuzen be, horregaitik ospatzen da Programatzaileen Eguna urteko 256. egunean. Sektore honen ganean gehiago ikasteko asmoz, 42 Urduliz Bizkaia proiektura hurreratu gara, Amaya Molis bertako komunikazino arduradunaren eskutik.
42 Urduliz Bizkaia proiektua 2021ean sortu zan, Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta. Bere helburua profesional digitalak heztea da. Izan be, Molisek esan deuskunez, enpresek programatzaileak gura eta behar dabez, gaur egungo erronkei erantzuna emoteko.