Ana Goitia: "Ez gara inor baino gutxiago lodi egoteagatik"

Lodifobiaren Aurkako Eguna dala eta, lodifobiaren aurkako aktibista lekeitiarragaz berba egin dogu

Ana Goitia: “Ez gara inor baino gitxiago lodi egoteagaitik”

Ana Goitia bere blogean zabaldutako irudi batean / Ana Goitia

Lodifobiaren aurkako nazinoarteko eguna da gaurkoa. Izan be, 2020an Obesitatearen Nazinoarteko Eguna martiaren 4an ezartearen erabagia hartu zan. Halanda be, aurreko urtetik, egun honetan arreta lodifobiaren auzia jartea erabagi zan, egunaren izena aldatuz. Lodifobiak pisuari edo gorputzaren neurriari buruzko arau-estandarretan sartzen ez diran pertsonak jasaten daben alborapena, irainak, burlak edo barreak aztertzen ditu.

Ibilbidea

Ana Goitia El Rincón de Anatxu izeneko blogari esker egin zan ospetsu, duela hamarkada bat baino gehiago. Gaur egun, gainera, moda munduko profesionala da. Horrez gain, kazetaria eta telebistako aurkezlea da. Alkarrizketan lodifobiaren auzia aztertu dau Goitiak, euskal gizarteak lodifobiarekiko dauen jarrera aztertzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00