
Pentsinodunentzat ezustekoa izan da Herri Ekimen Legegilearen inguruan jasotako erantzuna, edukin zein forma aldetik. Ana Mezok azaldu deuskunez ibilbide luzea egin dabe, urtebete ingurukoa, 145.000 sinadura batzeko. Tarte horretan beste ekinta batzuk be egin ei ditue eta bilerak Legebiltzarreko zerbitzu juridikoetakoekin, eta behin baino gehiagotan ziurtau ei deutsie Herri Ekimen hau aurrera atarateko parlamentu horrek badaukala eskumen nahikoa. Beraz, ez ei dabe ulertzen zelan esan leiteken hau onartzeko konpetentziarik ez dagoela. Orain Legebiltzarrean erabagi behar ei dau eztabaidarako onartu ala ez, baina ez dabe uste onartuko dabenik, jeltzale eta sozialisten jarrerea ikusita. Erabagi hori irailaren 25eko osoko bilkuran hartuko dabela uste dabe.
Bihar bertan prentsaurrekoa emongo dabe pentsinodunek eta hileon egingo dituen mobilizazinoak iragarri ditue.